5 joko PS4rentzat, Gabonetan galdu ezin dituzunak

Gainera, Euri asko egin du Tetriseanjokatzen genuenetik, eta noski, SupermarioBrosen edo Sonicen pantailak pasatzen flipatu egiten genuen. Une honetan, PS5amerkaturatzeko dagoenean, onartu behar dugu PS4a, ziurrenik, azken belaunaldikoentzako kontsolarik onena izan dela. Horregatik, Durangoko marketplacetik PS4rako2020ko5 jokorik onenak gomendatu nahi dizkizugu.

PS4rako 5 joko onenen zerrenda anitzagoa egiteko, hainbat kategoriatako jokoak sartu ditugu. Beraz, aprobetxa ezazu Gabonak iritsiko direla joko hauek eskuratzeko; eginezazu zure gogokoen zerrenda Olentzerori edota Erregeei eskatzeko. Zalantzarik gabe, gamerona bazara, izango duzu joko horien berri.

 

PS4rako jokoak: ezinbestekoak diren 5ak

 

  1. GrandTheft Auto V

Bideo-joko hau klasiko bihurtu da zale guztientzat. Jokoa Los Santos hiri fantastikoan dago kokatuta. Helburu gisa, hiri erraldoi hori zeharkatu beharko duzu zure misioak betetzeko. Berritasunen artean dago partidak jokalari gehiagorekin batera jokatu ahalko dituzula. Gainera, teknikoki, nabarmena da maila grafiko eta ikus-entzunezko.

 

  1. Minecraft

Eraikuntzako bideo-joko bat da, “mundu irekia” motakoa. Joko honek lorpen-sistema bat du. Bere modurik ezagunena biziraupena da. Jolasean zehar bizitza erreala fantasia pixka batekin nahasten da. Iluntasunetik irteten diren izakiei irabaziz biziraupena lortzea da helburua. Abisatzen dizugu, sufritu egingo duzu bizirik irauteko. Gainera, multijokalari aukera ere baduzu. Ez da egokiabeldurtientzat!

  1. NBA 2K20

NBA 2K20k errealitatearen mugak gainditzen ditu. 2Kkdenbora zeraman saskibaloian nabarmentzen eta PS4aren esperientzia hiperrealista da. Errealitatearen pertzepzio hori grafiko ikusgarri baten eta joko-modu berritzaile eta mugagabe batzuen bidez lortzen dute. Gainera, jokalarien pertsonalizazioa izugarri errealista da. Aho zabalik geratuko zara!

  1. FIFA 20

FIFA 2020 urte honetako eskaera gehien izan duenetako bat izan da, zalantzarik gabe. FIFAren edizio honetan zure dreamteam egiteko aukera asko eskaintzen dizkizute. Bertsio honetan errealismo ikaragarria lortzen du, bai jokaldien antolamenduan, bai jokoaren abiaduran. Izugarri gustatuko zaizu!

 

  1. Red DeadRedemption 2

Jakin behar duzu edozeinentzako jokoa dela. Bideo-jokoak gustuko ez badituzu ere, Red DeadRedemtion2rekin gozatu egingo du. Seguru gaude ordu asko emango dituzula lehian, oso dibertigarria da eta.

Jokoa 1989ko Amerikan garatzen da, mendebalde urrunean. Jokoan zehar, Blackwaterren izandako lapurreta baten ostean, Arthur Morganek eta Van Der Linde bandak ihes egin beharko dute. Jakina, behar diren western guztietan bezala, taldeak lapurretak eta borrokak egin beharko ditu bizirik irauteko jokalari batekin eta zenbait jokalarirekin lehiatzeko aukera ematen du. Bideo-joko honek ezinbesteko erronka bihurtzen duen grafikoa eta haria ditu. Jokatu eta kontatu zure esperientzia!

 

PS4rako jokoak: zure bideo-jokoak Durangon

Espero dugu asko gozatu izanaPS4rako 5 joko onenen aurkezpen honekin. Bestalde, badakizu mota guztietako produktuak aurki ditzakezula Durangoko gure tresna digitalean.
Gabonetako erosketetan ilarak saihestu nahi badituzu, ez izan zalantzarik eta erosi zure opariak Durangoko gure marketpacean. Erosi etxean, egin ezazu merkataritza iraunkorraren alde. Durangon erosi. Zure zain gaude!

 

 

 

 

 

 

Carrito de compra