Webgune honetan garai berrietara egokitutako hurbileko eta kalitatezko produktu bat aurkituko duzue, Durangoko negozioek erakutsi baitigute askotan ez dagoela establezimendu handi batera joan beharrik kalitatezko produktu bat lortzeko
Alde zaharreko harategiak, Askatasun Etorbideko altzari-dendak, Madalena inguruko informatika-dendak, Andra Mariko hortz-klinikak edota Ibaizabaleko haurrentzako arropa-dendak, besteak beste, Durangon kontsumitzearen aldeko apustua egin behar dugula erakusten digute egunero.
Horregatik, Udalak herriko negozioak indartzeko eta ahal dugun neurrian horiek laguntzeko apustua egiten jarraituko du, eta ekimen hau horren adibide da.
Pandemia honek kolpe gogorra eman digu herri bezala, baina orain berriro altxatzeko eta elkar zaintzeko ardura daukagu. Hori guztion artean egin beharko dugu, Durangorekiko eta bertako herritarrekiko konpromiso pertsonal eta kolektiboaren bitartez.
Nik argi daukat: nire herriko negozioetan konfiantza dut; hurbiltasuna eta kalitatea eskaintzen baitizkidate. Horregatik, uste dut ‘Hemen Bai’ webguneaa tokiko merkataritzari laguntzeko erraminta oso interesgarria dela.
Elkar zaindu gaitezen.
Ima Garrastatxu