Euskaraldia Durangon

Aurtengo edizioan Euskaraldiko izen-ematea internet bidez egitea sustatu
gura dugu, hori delako seguruena bizi dugun sasoi honetan. Dena dela,
inork arazorik badu, Euskaraldiko lokalean izena emateko aukera egongo
da.

Lokalak herritarrei informazioa emateko gune moduan funtzionatuko du
batez ere, eta Euskaraldiko banderolak erosteko aukera egongo da.
Euskaraldia hasi aurreko egunetan txapa banaketa masiboa egingo dugu
bertatik, aurreko edizioan bezala.

Euskaraldia hurreratu ahala, ordutegi zabalagoa izango dugu.

Carrito de compra