[av_toggle_container faq_markup=” initial=’0′ mode=’accordion’ sort=” styling=” colors=” font_color=” background_color=” border_color=” colors_current=” font_color_current=” background_current=” background_color_current=” background_gradient_current_color1=” background_gradient_current_color2=” background_gradient_current_direction=’vertical’ hover_colors=” hover_background_color=” hover_font_color=” alb_description=” id=” custom_class=” av_uid=’av-ki5v2b6z’]
[av_toggle title=’Zer da HEMEN BAI?’ tags=” custom_id=”]
HEMEN BAI tresna digital gisa defini dezakegu. Tresna horren helburua Durangoko zerbitzuen sektorea publikoarengana hurbiltzea da. Dendarien eta gertuko profesionalen informazioa,produktuak eta kontsultak ezagutzeko aukerak ematen dizkizu. Izenak adierazten duen bezala, gure proposamena, hemengo merkataritza eta dendariekin loturak indartzea eta sustatzea da.
[/av_toggle]
[av_toggle title=’Zer egin daiteke plataformaren bidez?’ tags=” custom_id=”]
Hemen Baik atal desberdinak ditu, bata bestearen osagarri izanik. Plataformak promozio eta salmenta aukerak eskaintzen ditu bertan dauden denda guztietarako.
Webgunean eskuragarri dagoena:
•Hainbat sektoreei buruzko informazio-artikuluak
•Deskontu-kupoiak, dendan edo webgunean erabiltzeko.
•Inguruko denda guztien fitxak; haien kontaktua eta sare sozialak.
• “Take away” atala; jatetxeen karta eta haien kontaktuekin
•Inguruko higiezinen etxeak: saldu eta alokatzeko eskaintzak
•Dendetako produktu guztiak.
[/av_toggle]
[av_toggle title=’Zenbat balio du webgunean parte hartzeak?’ tags=” custom_id=”]
Plataforma digitalean sartzea eta webguneari buruzko aholkularitza doakoa da Durangoko denda guztientzat
[/av_toggle]
[av_toggle title=’Webgunearen bitartez eros dezaket?’ tags=” custom_id=”]
Bai, plataformaren bitartez erosi edo dendekin harremanetan jar zaitezke. Ondoren, dendan jaso edo etxera bidaltzeko aukera izanik.
[/av_toggle]
[av_toggle title=’HEMEN BAI eta covid’ tags=” custom_id=”]
Hemen bai, bertako dendak mundu digitalera egokitzeko sortu zen. Gure ustez, proposamen interesgarria da munduko pandemiak eragiten dituen arazoetarako; inor atzean gera ez dadin eta guztiok tresna eta aukera berdinak edukitzeko.
Zehatz-mehatz jarraitzen diegu Osasun Ministerioak adierazitako legediari eta prebentzio-neurriei.
[/av_toggle]
[av_toggle title=’Tarifak eta bidaltzeko politika’ tags=” custom_id=”]
Tarifak aurrez definituta daude, bidalketaren tarifa helbidearen arabera kalkulatzen da. Bidaltze eta itzultze politikaren kasuan, denda bakoitzak ezartzen ditu.
[/av_toggle]
[av_toggle title=’Nola erregistratu denda bat bazara’ tags=” custom_id=”]
Web orriaren bitartez erregistra zaitezke edo zuzenean gurekin harremanetan jarrita 664522296 telefonora deituz, astelehenetik ostiralera, 9:30etik 14:30era eta 15:30etik 18:30era, edo hemenbai10@gmail.com helbide elektronikora idatziz. Lehenengo kasuan, orrialdearen eskuineko muturrean dagoen “Sartu” atalera jo eta erregistro datuak bete saltzailea zarela markatuz.
[/av_toggle]
[av_toggle title=’Webgunean erosteko jarraitu behar diren pausuak.’ tags=” custom_id=”]
•Bezero bezala erregistratu “Sartu” ikonoan, zure helbide elektronikoarekin.
•Hasierako orrian “Zeren bila zabiltza?” atalean bi aukera izango dituzu: dendak edo produktuak
•Klikatu “Dendak” aukeran, eta hautatu nahi duzun denda kategoria.
•Edo klikatu “Produktuak” aukeran, eta,hautatu interesatzen zaizun produktu- kategoria.
•Hemen zaudenean, aukeratu gehien gustatzen zaizun produktua.
.Gustoko produktua gehitu, kantitate, neuri eta koloreak hautatuz eta egin klik “sakira gehitu” botoian
•Erosketa amaitzeko, erosketa saskira joan (orriaren eskuineko muturrean dago). Hautatu zuri gehien egokitzen zaizun aukera: etxera bidaltzea edo dendan jasotzea, eta erosketa amaitu zure banku datuekin.
[/av_toggle]
[av_toggle title=’Ordaintzeko moduak eta onartutako txartel motak’ tags=” custom_id=”]
Txeke, errenboltso, pay pal edo kreditu txartelaren bitartez erosteko aukera duzu.
[/av_toggle]
[av_toggle title=’Erosketa-muga’ tags=” custom_id=”]
Ez dago erosteko gehienezko mugarik, saltoki bakoitzak gutxieneko erosketa jar dezake web bidez.
[/av_toggle]
[av_toggle title=’Eskaerak ezeztatu eta itzuli’ tags=” custom_id=”]
Saltoki bakoitzak eskaeren ezeztapena eta itzultzea kudeatzen du; beraz, bidaltzeko, ezeztatzeko eta itzultzeko politikak argi geratze aldera, dendeekin harremanetan jartzea gomendatzen dugu.
[/av_toggle]
[av_toggle title=’Erosteko beharrezkoa da erregistratzea?’ tags=” custom_id=”]
Bai, gure webgunean erregistratu behar da erosteko eta legediak eskatzen dituen datuak eman: izena, abizenak, posta elektronikoa, telefonoa eta bidaltze helbidea.
[/av_toggle]
[av_toggle title=’Nola jarri harremanetan HEMEN BAI zerbitzuarekin’ tags=” custom_id=”]
664522296 telefono-zenbakiaren bidez, astelehenetik ostiralera, 9:30etik 14:30era eta 15:30etik 18:30era, edo hemenbai10@gmail.com helbide elektronikora idatziz.
[/av_toggle]
[/av_toggle_container]