Ohiko galderak

Zer da HEMEN BAI?

HEMEN BAI tresna digital gisa defini dezakegu. Tresna horren helburua Durangoko zerbitzuen sektorea publikoarengana hurbiltzea da. Dendarien eta gertuko profesionalen informazioa,produktuak eta kontsultak ezagutzeko aukerak ematen dizkizu. Izenak adierazten duen bezala, gure proposamena, hemengo merkataritza eta dendariekin loturak indartzea eta sustatzea da.

Zer egin daiteke plataformaren bidez?

Hemen Baik atal desberdinak ditu, bata bestearen osagarri izanik. Plataformak promozio eta salmenta aukerak eskaintzen ditu bertan dauden denda guztietarako.

Webgunean eskuragarri dagoena:

  • Hainbat sektoreei buruzko informazio-artikuluak
  • Deskontu-kupoiak, dendan edo webgunean erabiltzeko.
  • Inguruko denda guztien fitxak; haien kontaktua eta sare sozialak.
  • “Take away” atala; jatetxeen karta eta haien kontaktuekin
  • Inguruko higiezinen etxeak: saldu eta alokatzeko eskaintzak
  • Dendetako produktu guztiak.

Zenbat balio du webgunean parte hartzeak?

Plataforma digitalean sartzea eta webguneari buruzko aholkularitza doakoa da Durangoko denda guztientzat.

Webgunearen bitartez eros dezaket?

Bai, plataformaren bitartez erosi edo dendekin harremanetan jar zaitezke. Ondoren, dendan jaso edo etxera bidaltzeko aukera izanik.

HEMEN BAI eta covid

Hemen bai, bertako dendak mundu digitalera egokitzeko sortu zen. Gure ustez, proposamen interesgarria da munduko pandemiak eragiten dituen arazoetarako; inor atzean gera ez dadin eta guztiok tresna eta aukera berdinak edukitzeko.

Zehatz-mehatz jarraitzen diegu Osasun Ministerioak adierazitako legediari eta prebentzio-neurriei.

Tarifak eta bidaltzeko politika

Tarifak aurrez definituta daude, bidalketaren tarifa helbidearen arabera kalkulatzen da. Bidaltze eta itzultze politikaren kasuan, denda bakoitzak ezartzen ditu.

Nola erregistratu denda bat bazara

Web orriaren bitartez erregistra zaitezke edo zuzenean gurekin harremanetan jarrita 664522296 telefonora deituz, astelehenetik ostiralera, 9:30etik 14:30era eta 15:30etik 18:30era, edo hemenbai10@gmail.com helbide elektronikora idatziz. Lehenengo kasuan, orrialdearen eskuineko muturrean dagoen “Sartu” atalera jo eta erregistro datuak bete saltzailea zarela markatuz.

Webgunean erosteko jarraitu behar diren pausuak.

  • Bezero bezala erregistratu “Sartu” ikonoan, zure helbide elektronikoarekin.
  • Hasierako orrian “Zeren bila zabiltza?” atalean bi aukera izango dituzu: dendak edo produktuak
  • Klikatu “Dendak” aukeran, eta hautatu nahi duzun denda kategoria.
  • Edo klikatu “Produktuak” aukeran, eta,hautatu interesatzen zaizun produktu- kategoria.
  • Hemen zaudenean, aukeratu gehien gustatzen zaizun produktua.

Gustoko produktua gehitu, kantitate, neuri eta koloreak hautatuz eta egin klik “sakira gehitu” botoian

  • Erosketa amaitzeko, erosketa saskira joan (orriaren eskuineko muturrean dago). Hautatu zuri gehien egokitzen zaizun aukera: etxera bidaltzea edo dendan jasotzea, eta erosketa amaitu zure banku datuekin.

Ordaintzeko moduak eta onartutako txartel motak

Txeke, errenboltso, pay pal edo kreditu txartelaren bitartez erosteko aukera duzu.

Erosketa-muga

Ez dago erosteko gehienezko mugarik, saltoki bakoitzak gutxieneko erosketa jar dezake web bidez.

Eskaerak ezeztatu

Saltoki bakoitzak eskaeren ezeztapena kudeatzen du; beraz, bidaltzeko, ezeztatzeko eta itzultzeko politikak argi geratze aldera, dendeekin harremanetan jartzea gomendatzen dugu.

Eskaerak itzultzeko

Saltoki bakoitzak eskaeren itzultzeak kudeatzen du; beraz, bidaltzeko, ezeztatzeko eta itzultzeko politikak argi geratze aldera, dendeekin harremanetan jartzea gomendatzen dugu.

Mundu osora bidaltzen duzu?

Espainia osorako bidalketak egiten ditugu, Ceuta, Melilla, Balear Uharteak eta Kanariar Uharteak izan ezik.

Erosteko beharrezkoa da erregistratzea?

Bai, gure webgunean erregistratu behar da erosteko eta legediak eskatzen dituen datuak eman: izena, abizenak, posta elektronikoa, telefonoa eta bidaltze helbidea.

Online dendaren prezioak denda fisikoarenak bezalakoak dira?

Bai, baina Hemen bai-en deskontu esklusiboak aurki ditzakezu online erosketetarako

Eskaera aldi berean egin diezaieket establezimendu desberdinei

Bai, hainbat establezimenduetan enkargatu daiteke eta bidalketa bakarra ordaintzen da.

Nola jarri harremanetan HEMEN BAI zerbitzuarekin

664522296 telefono-zenbakiaren bidez, astelehenetik ostiralera, 9:30etik 14:30era eta 15:30etik 18:30era, edo hemenbai10@gmail.com helbide elektronikora idatziz.

Carrito de compra