PINTXOPOTETIK TAKEAWAY DURANGARRERA: 10 PINTXO ETXEAN DASTATZEKO

Denok dakigu zer den ostirala heltzea desiatzea kuadrilarekin pintxopoteaz gozatzeko. Zein plazer handia! Zoritxarrez, bizi dugun errealitateak ohiturak aldatzera behartzen gaitu. Oraingoz, ohiko pintxo-potea atzeratu behar dugu. Hala ere, txipa aldatzeko abantailak ere badaude: eramateko janaria zerbitzu erosoa da eta, jakina, oso goxoa dago. Horregatik, Durangon dugun tresna digitaletik, erresilientziaz baliatzera eta etxean dastatzeko 10 pintxo ezagutzera gonbidatzen zaitugu. Ostiralak ostiral izaten jarraitzen dutelako oraindik. Eta The Cure-k abesten duen bezala, ostiraletan maiteminduta gaude.
Beraz, badakizu, egin zeure buruari omenaldi bat. Ireki gure txakolin maitearen botila bat, eta agindu afari horietako bat etxean gogoratzeko. Jakina, asteburuaz gozatzeko plan ezin hobea da. Ezagutu etxean dastatzeko 10 pintxo onenak Durangar guztiontzat.
Etxean dastatzeko pintxoak: 10 ezinbestekoak
1.Bodegon Landako. Pintxo klasiko batekin hasiko gara. Bodegón Landakon patata tortilla bikainaz goza dezakezu. Tortilla pintxo bat beti gustokoa da. Bere menuan era guztietako jakiak aurki ditzakezu: frito bariatuak, arrautza nahasiak, olagarroa galiziar-erara eta era guztietako haragiak. Bodegon Landako kalitatearen eta barietatearen sinonimoa da. Gozatu bere take away-a!
2.Lezuri. Zalantzarik gabe, haien sandwich, hanburgesak eta ogitartekoak nabarmentzen ditugu. Hiru aukeretatik edozeinek txoratuko zaitu. Bere take away-aren barruan, urdaiazpiko, bakailao eta perretxiko kroketak ere badituzte. Sartenekoak, kazuelitak eta plater konbinatuak ahaztu gabe. Liluratuta geratuko zara!
3.Kukutze erretegia. Luzitu eta gormet plater bat prestatua eduki nahi baduzu, Durangoko erretegi hau aukera ezin hobea da zuretzat. Adibidez, boletus arroz krematsua, barazki-hostopilak edo wagyu albondigak dastatu ditzakezu. Ikusgarria besterik gabe!
4.Silver. Orain, nazioarteko zaporea duen aukera eskaintzen dizugu. Establezimendu honetan Venezuelako arepak, takoak, natxoak edo entxiladak aurkitu ditzakezu. Atsegin dugu!
5. Centro Palentino. Zentro honek Palentziaren zaporea ekartzen du zure mahaira. Errazioak eta odolki pintxoak , txorizoa, bakailao tortilla eta baita piper bete izugarriak dituzte. Bere take away-ra berriro aginduko duzu!
6.Momotxo Taberna. Momotxon kroketa goxoak prestatzen dituzte. Oilasko hegoak eta patata errazioak ez dira atzean geratzen. Etxera eramateko plater mistoak eta hanburgesak ere goza ditzakezu. Eskatu bere janaria etxerako!
7.Nere Jatetxea. Entsalada goxoak aukeran. Bere errazioen artean, etxeko onddo kroketak eta hiru saltsako patata frijituak nabarmentzen dira. Plater konbinatuak, ogitartekoak edo hanburgesak ere aurki ditzakezu. Dena goxoa dago!
8.Bar Zero. Tempura barazkiak, txipiroi frijituak eta urdaiazpiko kroketak eska ditzakezu. Gainera, gustura geldituko zara haien sandwichekin, ogitartekoekin edo hanburgesekin. Super gustagarria!
9.Jai- Berri. Iberiar produktuen sorta bat duen jatetxea: txorizoa, solomoa, iberiar paleta … Horrez gain, wrap goxoak dituzte beren menuan. Ogitartekoak, sandwichak eta hanburgesak ere. Ezin dituzu galdu!
10.Les Villes. Eskatu beren hanburgesa eta ogitarteko gozoak – ikusgarriak direla ziurtatzen dizugu. Beraien plater konbinatuak ez dira atzean geratzen. Zoragarria!
Etxean dastatzeko pintxoak Hemenbai bidez
Etxean dastatzeko 10 pintxoei buruzko gomendio zerrenda irakurtzea gustuko izan duzula espero dugu. Ikus dezakezunez, Durangon janari ugari ditugu aukeran. Ez izan zalantzarik, aukeratzen duzun take away-a aukeratzen duzula, pozik egongo zara. Eta esperientzia errepikatzea besterik ez duzu nahiko. Eskatu nahi dituzun jakiak ezagutzen badituzu, jatetxe eta tabernekin jar zaitezke harremanetan Durangoko tresna digitalaren bidez. Errazago, ezin. On egin!
Carrito de compra