


Durangoko talde dinamiko honek aurkeztu duen te-pastak Euskadiko lehen saria lortu du.
Anne Cornejo, Gozatuko koordinatzailea, pozik dago bere taldeak Dulcypas sektoreko aldizkaria Sevillan antolatu duen lehiaketan jaso duen onapernarekin. Gozogintzaren sektorean ezinbesteko erreferentzia da aldizkaria. “Ilusio handia egin digu, guztioi gustatzen zaigu sariak jasotzea. Lehenengo aldiz aurkeztu gara. Asko gustatzen zaigu gure lana baloratzea”, esan digu Annek.
Hasieran, zalantzak izan zituzten txokolate proposamen batekin baina azkenean aukeratu zuten te-pastarekin parte hartzea. “Saridunarekin egitea erabaki genuen, uste baitugu ez zela hain tipikoa eta gure aldeko elementu bereizgarria izan zitekeela”, azaldu digu pastelgile gazte honek, bere lana inork ez bezala maite duenak eta esperientzia handia duenak.
Lehiaketa honek Autonomia Erkidegoaren araberako saria jaso duen lehen urtea da. Gozatuk Euskadiko lehen saria irabazi du. Estatuko lehen sariak Bartzelonako L´Atelier gozotegia lortu du.
Hurrengo edizioa bi urte barru izango da. Berriz parte hartzeko gogoa dute, eta sentsazio ona eragingo duen idei bat proposatzeko asmoa dute.
Gainera, saritutako te-pasta hauek Gozatun aurki ditzakezu, sei unitateek hamar euro baino gutxiago ordainduta.
Saritutako pastaren konposizioa azaltzen digu Annek: espezia-crumblea, karamelia-krema, Yuzu kurruskaria eta gatz-puntu bat duen txokolate beltzezko kontaste bat. “Baina ez esan inori”. Sentitzen dugu, baina sekretu gozo bat ezin da kontatu gabe geratu.